XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KORONARI ARTERIOGRAFIAREN BALIOA(Ikus Fig. 9, 10).

1. Arteria nagusiak, eta nausitasun hau bi arteria behinenetako edozeinetan datza, IVP-a sortzen du.

2. Ezkerreko koronari arteriako enbor nagusiaren luzera, normalean, 2 eta 4 zentimetro artekoa izaten da.

3. Herstearen lekutzea.

4. Herstearen eta koronari indizearen balorapen kuantitatiboa.

5. Beste inguruko hersturak.

6. Ingurumariko odol ibilketa.

7. Albo berdin edo bestelako odol ibilketa ordezkaria.

8. Zainetatiko itzulia.

9. Zubiketa.

10. Kisustapenak.

EZKERREKO BENTRIKULOGRAFIA Teknika Izterretako bide bera erabiltzen dugu, 7 edo 8 lumerodun Gensinis-en kateterra sartu eta ezkerreko bentrikulora iristeko.

Eta horrela, korrontearen aurka arteria okerrera eta ezkerreko bentrikulora iristen da.

Gaisoaren egoera zeharaurreeskuinerantzakoa da, zeren egoera honetan hobeto labaintzen bait da ezkerreko bentrikuloan, eskuinekoan baino.

Gogoan hartu beharrekoa da filmatzerakoan egiten den eremua; eremu honetan bertan ipini behar bait dugu, geroago, irudien tubo bizigarria, alderdi hori filmatu behar dugunerako.

Kontrasteko kilo bakoitzeko, zentimetro kubikoaren hiru laurdenetik osorako xeringada presioan sartuz lortu izan da, segundoko 32-tatik 84-etarako irudi saila filmatzen delarik.

Kontrasteak bihotzean sartzerakoan ematen dituen ondorioak baloratzeko asmoarekin, bentrikulotako presio hartzeak egin izan ditugu, eta jarraitu izan dira, baita, tentsio aldaketak ere xeringadaren ondorengo minutu batzuetara.

AZTERTU BEHARREKO PARAMETROAK 1. Bolumenaren kalkuloa: Bentrikulo bolumenaren kalkulorako lehen urratsak irudien korrekzioa izan behar du, X izpi edo printzen paralelismo-ezarengatik, edozein handiztatze edo bihurrikeria galerazia izan dadin.